BATZEN GAITUZTEN HARI IKUSEZINAK

Ni eta Zu, Zu eta Ni, Ni, Zu eta Gu…batzen gaituzten hari ikusezin ugari daude. Handitzen garen einean, gehien maitatzen ditugun pertsonen arteko hariak ugariak dira. Sarritan, gauza garrantzitsuenak ikusten ez diren horiek dira.

Norberak nahi duena izateko eskubidea txiki-txikitatik lantzen hasi behar dela sinesten dugu Zumaienan. Neska izan ala mutila izan, bakoitzak bere ametsa betetzeko bidea egin behar du. Atzo amets hori aldarrikatzeko eguna izan zen, eta egunari berea eman genion Haur...

Gaur, makila aurpegia margotzeko margo bihurtu da… Haurren irudimenak basoan dena posible dela erakusten digu behin eta berriro: jolasa, sormena eta askatasuna gizakiaren garapen eta aprendizaiaren zutabe nagusiak direla.

HH4ko ikasleak bloke logikoekin aritu dira jolasean! Bloke logikoak autoak, kamioiak edota autobusak direla imaginatu eta tokatu zaien blokearen ezaugarriak kontuan izanik, ikur desaberdinak interpretatuz, zein bide hautatu erabaki behar izan dute. Matematiken mundu...

Zer da esperimetazioa?,Zer onura dakarzkio esperimentazioak haurren garapenari? Zer nolako ekarpena, egiten dio esperimentazioak gure seme-alaben hezkuntza-prozesuari? Nola ulertu esperimentazioa? Hau guztia ulertzeko, pasa den astean, 1 eta 2 urteko familientzako...

Arreta eta zehaztasun handiz jarri ditu koloretako harri txikiak marraren gainetik eta bukatzear zegoela, ozen oihu egin du: andereñooo begira! Eginez ikasten ,eginez pentsamendua eraikitzen.