Norberak nahi duena izateko eskubidea txiki-txikitatik lantzen hasi behar dela sinesten dugu Zumaienan. Neska izan ala mutila izan, bakoitzak bere ametsa betetzeko bidea egin behar du. Atzo amets hori aldarrikatzeko eguna izan zen, eta egunari berea eman genion Haur Hezkuntzan. Ametsek ez dutelako mugarik.