EGINKIZUNA
Maria eta Jose Ikastetxea Zumaian ( Urola-Kosta eskualdean / Gipuzkoa) kokaturiko Vedruna Karitateko Karmeldarren titularitateak sostengatutako itunpeko ikastetxea da. Izaera guztietako familiei irekiak gaudenez, kalitatezko hezkuntza, euskalduna, anitza eta ez diskriminatzailea eskaintzen dugu, 0 eta 16 urte arteko ikasleentzat.
Ikaslea erreferentetzat harturik , pertsona autonomoak, kritikoak, arduradunak, konprometituak eta akademikoki konpetenteak lortu nahi ditugu. Horretarako, irizpide hauetan oinarritzen gara:
- Berrikuntza pedagogikoei irekia eta funtzionamendu dinamikoak dituen hezkuntza.
- Pertsonalaren lankidetza eta garapen profesionala.
- Familiekin koordinazioa.
IKUSPEGIA
Guztiei irekia dagoen Vedrunatar Ikastetxe modura ezagunak izatea nahi dugu, non bere nortasunaren ezaugarriak ondorengoak dira.
Ikastetxe hurbila- Konfiantzazko hezkuntza Ikastetxea, inklusiboa eta anitza. Ikasle, familia eta herritar guztiengandik hurbila.
Ikastetxe euskalduna, hirueletasunaren sustatzailea– Zumaian errotutako Ikastetxea, euskara eta euskal kultura sustatzen laguntzeaz gain euskararen oinarritik hirueletasuna bultzatzen duena.
Hezkuntza proiektu pertsonalizatua eta berritzailea duen Ikastetxea– Ikasle bakoitzaren posibilitatera egokitzen saiatzen den hezkuntza proiektua duen Ikastetxea, non balioak pedagogiaren ikuspegitik modu berezian tratatzen diren, banakako tratuaren (tutoretza), metodologia berritzaileen eta IKTen aldeko apustua egiten den.
Ikastetxe aktiboa– Ikastetxe dinamikoa, proposamen, ideia, iritsi eta egiteko era berriei irekia, Zumaiako gizarte eta kultura garapenean inplikatua.
Ikastetxe eraginkorra– Iraunkortasuna bermatuz baliabide, ekipamendu eta instalakuntzen kalitatezko kudeaketa bilatzen duen Ikastetxea.
Pertsonal inplikatua eta etengabeko prestakuntzan duen Ikastetxea- Pertsonalaren artean garapen profesional maximoa lortu kultura sustatu nahi duen Ikastetxea.
BALIOAK
BALIOAK |
DEFINIZIOA |
---|---|
Etengabeko hobekuntzarako gogoa | Arlo metodologikoan, teknologikoan, zein kudeaketan, aldaketei edota behar berriei irekiak egotea |
Parte hartzea | Ikastetxeak, bere funtzionamendu egokirako ezarrita dituen eremu edota atal desberdinetan laguntzea, ikastetxeko parte sentituz. |
Komunikazio jarraia | Eguneroko lana erraztuko duen komunikazio aktiboa: informazioaren, sentimenduen eta iritsien trukaketa askea ahalbidetuko duena. |
Aroltasuna /Ezagutza-jakitea elkarbanatzea | Gaitasun eta ezaguera berriak eskuratzeko interesa eta gero hedatzen jakitea |
Errespetua eta Konfiantza | Lankide bakoitzak dituen eskubideak, ezaugarriak eta gaitasunak onartu, baloratu, aintzestu eta estimatu. |
Koherentzia | Ikastetxeak burutzen dituen ekintza guztiak helburu orokorrak lortzera zuzendu. Gure jokatzeko eta lan egiteko erak erakundeak definitu dituen xedea, ikuspegia eta baloreekin erlazionatu. |
Inplikazioa | Xedearekin eta Ikuspegiaren lorpenarekin gogotsu konprometituak |
Talde lana | Ezarritako helburuak lortzeko pertsona guztien arteko lankidetza eta babesa eguneroko lanean. |