“SUKALDE GIROAN” JANGELA ZERBITZUA

Hezkuntza munduan proiektu iraultzaile bezala adierazi dezakegu “SUKALDE GIROAN”. Ez bait da jangela zerbitzu huts bat. Ikasleen ongizatea “beraien beharrak asetuz” bideratu da, espazioak eraldatu ditugu (etxe giroan egon daitezen ikasleak), kalitatezko produktuen aldeko apustua egin dugu (produktu ekologikoak, ekoizpen jasangarriko elikagaiak…), ikastetxe jasangarri modura “KM 0” politika bideratu nahi dugu, garaian garaiko produktuak erabiliz. Aztarna ekologikoa “huella ecologica” kontuan hartuz bertako produktuen apustua egin dugu, Zumaia eta inguruko ekoizleek ekartzen dizkigute zuzenean produktuak ikastetxera (jangelako elikagaien %85a Euskal Herriko produktuak izanik). Eta azkenik, familiak ere barruan sartu ditugu. Egungo gizartean lana medio, denbora gutxi dugu sukaldatu eta erosketak egiteko, baina elikaduraren inguruan ditugun kezka, produktuen aukeraketa, sukaldatzeko trebezia, gure seme-alaben elikadura… landuko ditugu guraso eta familiekin ikastetxean.

JANGELA MODALITATEAK

jangelan apuntatzeko formularioa