HH4ko ikasleak bloke logikoekin aritu dira jolasean! Bloke logikoak autoak, kamioiak edota autobusak direla imaginatu eta tokatu zaien blokearen ezaugarriak kontuan izanik, ikur desaberdinak interpretatuz, zein bide hautatu erabaki behar izan dute. Matematiken mundu liluragarrian murgiltzeko modu ezinhobea!