Zer da esperimetazioa?,Zer onura dakarzkio esperimentazioak haurren garapenari? Zer nolako ekarpena, egiten dio esperimentazioak gure seme-alaben hezkuntza-prozesuari? Nola ulertu esperimentazioa?
Hau guztia ulertzeko, pasa den astean, 1 eta 2 urteko familientzako mintegi bat antolatu genuen.
Zumaienak esperimentazioaren aldeko apustua egiten du bere hezkuntza proiektuan, horretarako funtsezkoa da familien prestakuntza pertsonala, esperimentazioa erabat ulertu ahal izateko. Mintegia,esperimentazio tailer batekin hasi zen, bertan gurasoek esperimentazioak sortzen dituen ekintzak, zailtasunak, emozioak eta jolasak bertatik bertara bizi ahal izan zituzten. Ilusio handiz partekatu genuen han bizitako esperientzia!