ZILARRAREN MAGIA
Gure txikienek zilarraren magiaz gozatu dute oraingoan... kolorea, distira, testura... egurrarekin egiten duen kontrastea.... gozamen hutsa!

Askotariko belarrek jolaserako eta esperimentatzeko aukera amaigabea eman dizkigute oraingoan: bakoitzak bere usaina, bere testura.... nahastu, zukua atera.... gure zentzumenak esna eta bizirik!

Harremanak sustatzeko eta sorkuntza sinbolikoa garatzeko lekuak dira. Aukera bat, ate ireki bat…. Jolasa, mugimendua eta harremanak esploratzen hasteko gonbite bat.

Morez jantzi ditugu gaurkoan Zumaienako leiho eta hormak. Horma horiek apurtu egin nahi ditugu, ordea, eta gutako bakoitzaren ideiak, buruak eta bihotzak betiko more bihurtzea dugu helburu. Horretan dihardugu lanean gaur, bihar eta beti. Gura Zumaiena Feminista!

KOLORE MOREZ BLAI!
Kolore morearen esanahian murgildu aurretik kolore honekin bizipen ederrak izateko aukera izan dute Zumaienan txikienek.

Elkarrekin egindako bidearen indarra
Magali eta pailazoak proiektua, proiektu bat baino askoz gehiago da. Ikasle bakoitzak, bereak dituen talentuak landu eta garatzen ditu proiektuaren lanketa guztian zehar, gidoitik hasi, eszena landu eta antzerki egunera arte.
Zumaienan hain garrantzitsuak diren talentuak lantzen dira ikasleekin aste hauetan guztietan zehar; izan ere, gure ikasleek sortzaile izatea, ekintzailean izatea, kooperatiboak izatea, malguak izatea, emozioen erregulazioa izatea, kritikoak izatea… zer den esperimentatzen dute egoera erreal batean. Hauek izango dira bizitzan zehar beharko dituzten oinarrizko talentuak eta guretzat, hauek bizitzea beharrezkoa da.
Zorionak proiektu honetan modu batean edo bestean, elkarlanean parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta Zumaienako langile guztiei!!!

Txokolatearen usaina, testura... gure Haur Eskolako txikienek gozatu ederra hartu dute oraingoan, zentzumen guztiak esnatuz eta bizipen esanguratsuen munduan murgilduz.
