Como todos los años, el 25 de noviembre, reivindicaremos en Zumaiena el Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres. Además de trabajar el tema en la tutoría, en colaboración con otros centros educativos de Urola Kosta, realizaremos una acción digital con el objetivo de extender la reivindicación de las mujeres a los cuatro vientos. TRATU ONA GUZTIONA!
EGITARAUA: AZAROAK 25
11:15- Konexiorako ordutegiaren hasiera.
11:30- Sarrera:
- Eguneko saioaren aurkezpena.
- Egitarauaren aurkezpena .
- Manifestuaren irakurketa.
- Bertsoak abestea.
- Txalo zaparrada.
- Eskerrak ematea parte hartzaile guztiei.
12:00ak aldera – Amaiera ematea.
AZAROAK 26 BIGARREN HEZKUNTZAN,
TUTORITZETAN Talde feministak gidatuta, emakumeek pairatzen duten indarkeria aztertuko dute ikasleek hainbat dinamiketan.
-Zergatik azaroak 25?
-GUGAN dinamika: Indarkeriarik ez!
-Elkarrekin emakumeenganako indarkeriaren kontra! Guztion ardura da!
ASTEAN ZEHAR
LEHEN HEZKUNTZAN
gaiarekin lotutako lanketak egingo dira:
1.maila: Bideoa eta lupa moreak eskola atontzeko.
2.maila: Bideoa eta betaurreko moreak eskola atontzeko.
3.maila: Gaia landu eta Ez ikusiarena ez egin! hormairudia.
4.maila: Indarkeria kasuak aztertu.
5.maila: Gaia landu eta Stop hormairudia egin.
6.maila: Indarkeria kasuak landu.
Manifestua bideoan(Urola Kostako ikastetxe guztiak):
Bertsoa: AZAROAREN 25a Azaroaren hogeita bosta icebergaren erpina baino ez dela dagoeneko da nahiko kontu jakina, baina nolabait ikusarazi behar da barruko mina. Egunez egun egin dezagun denok gure ahalegina. Berdintasunak ekarriko du etorkizun desberdina! (Bis) Bereizi egin behar ditugu tratu onak eta txarrak. Biolentzia dira oihuak, mehatxuak, hitz zakarrak. Biolentzia dira xantaiak, abusuak ta abarrak. Biolentzia dira andreak hiltzen dituzten senarrak. Indarkeria gaindituko du gizartearen indarrak. (Bis) Gaurkoan denok ekarri dugu bihotza morez jantzita, kezkatu samar gabiltzalako egoera ikusita. Eta begira zenbat elkartu garen berriro herrika! Mundua aldatu dezakegula gaude oso sinetsita. Iraultza egin dezagun baina norberegandik hasita. (Bis) Doinua: Aita izena kanta beharrak Bertsoaren egilea: Ainhoa Mujika (Orio)