Gure inguruko gizartearen egoera Ikastetxean ere islatzen denez, gure artean kristau erlijioan sinesten duten, beste erlijioetan sinesten duten, sinesten ez duten … familiak ditugu.
Ikastetxeko lerro nagusietako bat inklusibitatea dela kontutan harturik, egokia iruditzen zaigu atal honetan ere ikasleen arteko banaketak ekidin eta sinesmen eta jarrera guztientzako tolerantzia jorratzea.
Horretarako, Kataluniako Vedrunatar Ikastetxeek egindako bideari jarraituz, erlijioko arloarentzat material berria sortu dugu, hain zuzen, Kultura Erlijiosoa euskaraz.
Arlo berri honetan unitate bakoitzarentzat erabilitako metodologia bizipen batetik abiatzen da, eskola egoeretan oinarrituta bat. Egoera hauek ikasleek bizi ahal izan dituztenak izaten dira, balore, jarrera edota ekintza zehatz bat aurkitzeko eta hausnartzen ikasteko asmoarekin.
Jarraian, balioa, jarrera edota ekintza, ipuin baten irakurketaren bidez aurkezten da, mota desberdineko jardueren bidez lantzen da eta erlijio desberdinetan nola islatzen den aztertzen da, aurkeztutako balioaren kristau adierazpena eta beste kulturetan hartzen dituen adierazpenen arteko parekotasuna bilatzeko asmoz. Izan ere, sarritan,gure munduko erlijioek balio berdinen defentsa eta bizipena partekatzen dituztelako.