Bakoitzaren baliabideetatik eta gaitasunetatik abiatuz pertsonaren garapenean eta bizikidetza balioak lortzen laguntzen duen proiektua da. Pertsonaren garapen osorako bost eremutan oinarritzen gara: ADIMENA, GORPUTZA, EMOZIOAK, IDENTITATE PERTSONALA eta ESPARRU SOZIALA. Eremu bakoitzean tresna ezberdinez baliatzen gara:
- Sintonia: Norberaren autonomia eta emozioen kontrola bideratzeko erabiltzen da. Haurren arnasketa zuzentzen da, erlaxazio unea bultzatuz musika entzuten den bitartean.
- Trena: Haurrak taldetan (bagoietan) banatzen dira. Honek bi helburu ditu:
- Alde batetik, haurrak elkarri laguntzea eta elkarrekin lan egitekoa.
- Taldeko ikasle bakoitzak, trenean duen postuaren arabera, ardura bat izatea bere taldearen baitan (materialaren banatzailea, laguntzailea, gelako arduraduna, euskararen arduraduna, e.a.).
- Sentimendu panela: Haurrak bere sentimenduak azaldu eta bideratzeko panela da. POZIK, TRISTE eta HASERRE.
- “Nire buruarekin egoteko” txokoa: Haurra triste edo haserre dagoenean, edota besterik gabe bakarrik egon nahi duenean erabiltzen duen txoko bat da hau. Bertan, inork molestatu gabe lasaitzeko unea aurkituko du.