Hazi Bizi Hezi bizipen tailerrak

04-Gurasoentzat

“Hazi, bizi, hezi bizipen tailerra” gure ikastetxeko proiektu berritzaile bat da. Bertan 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen familiei eta irakasleei  elkartzeko une bat eskaintzen zaie.

Asmo edo helburu nagusienetakoa, eskola eta familia arteko komunikazioa aberastea da; elkarrengana hurbilduz eta afektuzko loturak sendotzea ahalbidetuz. Gaur egun, gizarteak hezkuntzari eskatzen dizkion hainbat erronka, guztion artean (guraso zein irakasle)  eta konplizitatez aurre egin ahal izateko.

Baina zer dira bizipen tailerrak?

Guraso eta irakasleek elkarrekin parte hartzen duten iharduera edota dinamika ezberdinak dira. Modu aktiboan lantzen dira momentuan familiei edota irakasleei interesatzen zaizkien gaiak, kezkak edota interesguneak, honetarako teknika ezberdinak erabiliz:

  • Rol aldaketak.
  • Antzerkitxoak.
  • Kafe tertuliak.
  • Orientatzailearekin dinamikak.

Modu honetan, gurasoek, beren seme-alaben adineko beste familiekin eta beren irakaslearekin parte hartu ahal izango dute, hazkuntza prozesuaz, garapen ebolutiboaz, ikasketa prozesuaz, adineko kezka, ardura eta bizipenen berri emanez, guztiokin konpartitzeko aukera izango dute; beti ere giro atsegin batean, elkarrizketa guneak sortuz.