Bizitzarako gaitasunak eta balioak lantzen dituen proiektua da MARIA ETA JOSEko BIZIKIDETZA PROIEKTUA, elkar bizitza hobetzen laguntzen duena. Proiektu hau bost alorretan lantzen da:
- NORTASUNA
- EMOZIONALA
- GORPUTZA
- ADIMENA
- ARLO SOZIALA
Hau lortzeko zenbait tresna erabiltzen ditugu:
[wptabs type=”accordion”]
[wptabtitle] Sintonia[/wptabtitle]
[wptabcontent]– Zertarako egiten da?
Norberaren autonomia eta emozioen kontrola bideratzeko erabiltzen den tresna da sintonia.
– Noiz egiten da?
Goizeko 9etan, patio ondoren eta bazkaldu ondoren.
– Nola egiten da?
Haurren arnasketa zuzentzen da, erlaxazio unea bultzatuz musika entzuten den bitartean. Eguneko arduradunak ondo egin duen haurra zoriontzen du.[/wptabcontent]
[wptabtitle] Elkar laguntzarako teknikak: Trena [/wptabtitle]
[wptabcontent]
– Zer da trena?
Trena bagoiez eta makina batez osatua dago. Haurrak bagoi bakoitzean toki bat daukate. Bestalde, makinista, gelako egun horretako arduraduna izaten da. Makinista, egunero aldatzen da. Hartara, haur guztiak izango dira noizbehinka gelako arduradunak.
– Zertarako egiten da?
Haurrak taldetan (bagoiak) elkartzen dira. Honek bi xede ditu: Alde batetik, haurrak euren artean laguntzeko eta elkarrekin lan egiteko banatzen dira. Bestetik, berriz, klaseko sartu-irtenak kontrolatzen dira, ilarak egunean aldatuz, horrela haur guztiak izango dira, noizbehinka ilaran lehenak, eta bestetan azkenak (trenean duten posizioaren arabera).
– Makinistak zer egiten du?
Makinista gelako arduraduna da, eta hala laguntza behar duten haurrei eta irakasleari laguntzen dio.
– Noiz eta nola egiten da?
Astelehenetan bagoiak tokiz aldatzen dira, eta egunaren hasieran bagoiko kideak aldatzen dira makinista izendatuz.[/wptabcontent]
[wptabtitle] Maitasungrama[/wptabtitle]
[wptabcontent] – Zertarako egiten da?
Haur guztiei errefortzu positibo bat emateko egiten da. Haurrak baloreetan hezten diren bitartean, ondo egiten dituzten ekintzengatik zoriontzen zaie.
– Noiz egiten da?
Haurrak landu nahi den ohitura hori ongi burutzen duenean. Adibidez: Jostailuak jaso eta ordenatzen ditunean, sintonia ondo egitean, barkamena eskatzen duenean…
– Nola egiten da?
Arduradunak, haur bakoitzari bihotz bana ematen die unean lantzen ari diren ohitura hori ondo egiten dutenean. Bihotz hauek trenean gordetzen dira. Ostiralerako, haur bakoitzak bihotz bat behintzat izango du bere sobretxoan.[/wptabcontent]
[wptabtitle]“Sentitzen dut” panela[/wptabtitle]
[wptabcontent]– Zertarako egiten da?
Haurrak bere sentimenduak izendatu, kontrolatu eta bideratzeko panela da. Panela hiru zutabetan banatzen da: POZIK, TRISTE eta HASERRE.
– Noiz egiten da?
Gelara sarreretan eta haurrak nahi duen guztietan.
– Nola egiten da?
Haurrek bere izena edo argazkia emozioen zutabe hauetako bakoitzean txertatuko dute beren sentipenen arabera (pozik, triste, haserre).[/wptabcontent]
[wptabtitle]“Nirekin egoteko unea”[/wptabtitle] [wptabcontent]– Zertarako egiten da?
Haurra triste edo haserre dagoenean, edota zuzenean bakarrik egon nahi duenean erabiltzen duen txoko bat da hau. Bertan, inork molestatu gabe lasaitzeko unea aurkituko du.
– Noiz egiten da?
Haurrak nahi duen bakoitzean.
– Nola egiten da?
Haurrak nahi duenean bere tokitik altxa, edo egiten ari den ekintza utzi, eta txoko berezi honetara joaten da. Bertan, isilik lasaitzeko unea aurkituko du.[/wptabcontent]
[/wptabs]