Eskola orduz kanpoko laguntza

eskolaz_kanpoko_laguntza

Ikastetxeko helburu nagusietako bat ikasle guztiek ikasketetan bere gaitasun eta trebetasunen arabera ahalik eta arrakasta handiena lortzea da. Bide horretan dagokien arrakasta lortzeko, zailtasunak dituzten ikasleentzat eskola orduetatik kanpoko laguntza antolatu dugu.

Programa hau Lehen Hezkuntzan (2. eta 3. Zikloetan) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan benetako beharrak dituzten ikasleei zuzenduta dago. Ikasleen hautaketa mailako edota arloko irakasleek egiten dute eta laguntza ere mailako edota arloko Ikastetxe bertako irakasleek ematen dute. Era honetara koordinazio egokia lortzen dugu ikasle hauek eskolako ordutegiaren barnean jasotzen dutena eta eskainitako laguntzen artean.

Laguntza dohainik da eta oinarrizko arloetan eskaintzen da, Lehen Hezkuntzan Euskara eta Matematikan, astean saio bat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Euskara, Gaztelera eta Matematikan astean bi saio. Saio hauei etekin handiena ateratzeko ikasleak zikloka edota mailaka talde txikitan banatzen dira.