Elkarrizketa laguntzailea

elkarrizketa_laguntzailea

Maria eta Jose Ikastetxeak eleaniztasunaren alde egin duen  apustuaren barnean eta gure ikasleek ingelesez komunikatzeko dituzten gaitasunak garatzeko asmoarekin, joan den urritik Harry Watkins izeneko elkarrizketa laguntzailea dugu gure artean astero, ingeleseko klaseetan ordu betez gela bakoitzean aritzen delarik.

Proiektu hau 2011-2012 ikasturtean abian jarri zen eta ordutik hona elkarrizketa laguntzaileen lana oso era positiboan baloratua izaten da, bai irakasleen eta baita ikasleen aldetik ere. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 4. mailara arte talde guztiek astean ordu betez ingeles hizkuntzan mintzapraktika izatea da programa honen helburua eta aukera paregabea eskaintzen die gure ikasleei hizkuntzaz gain ingeles kultura, ohitura eta historiaren berri izateko ere.

Maria eta Jose Ikastetxean gogoz jarraituko dugu lanean horrelako zerbitzuak aurrerantzean ere eskaini ahal izateko, gure ikasleei maila goreneko prestakuntza akademikoa  eskaintzea gure xedeetako bat baita.

Bandera: think0