Eleaniztasuna

eleaniztasuna

Maria eta Jose Ikastetxea, Ikastetxe eleanitza da, erkidegoko bi hizkuntza ofizialak (euskara eta gaztelera) eta atzerriko beste bi hizkuntza (ingelesa eta frantsesa) lantzen direlarik sakontze maila desberdinekin. Helburua gure ikasle guztiek derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean euskaran, gazteleran eta ingelesean eta hala hautatzen dutenak frantsesean ere konpetenteak izatea da. Hau da, era egokian komunikatzen jakitea eta legeak zehaztutako maila edukitzea bai ulermen aldetik, bai ahoz zein idatziz espresatzerakoan.

  • EUSKARA

    D ereduko ikastetxea izanik Euskara dugu eskola esparruan komunikazio-hizkuntza nagusia, ikasleek ikasketetako eta harremanetarako erabiltzen dutena, langileek heziketarako eta harremanetarako erabiltzen dutena eta gurasoekin erlazionatzeko lehen aukera.

  • GAZTELERA

    Gure ikasleek hizkuntza honekin lehenengo harreman arautua Lehen Hezkuntzako 1.zikloan izaten dute. Ondoren Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.mailara arte arlo bezala lantzen dugu maila denetan, mailaren arabera astean 3/4 ordu emanez.

  • INGELESA

    Haur Hezkuntzan hasten gara ingelesa lantzen. Hasieran, 2 eta 3 urteko haurrekin era ez arautuan, hau da, erregulartasun zehatzik gabeko saioetan ikasleak lehenengo harremana izaten dute hizkuntzarekin, abesti eta jolasen bidez.

    Adin hauetatik aurrera arloa era arautuan lantzen dugu, bere presentzia adinen arabera handituz:

    • Haur Hezkuntzan 4 eta 5 urtekoekin astean bi ordu eta laurden (hiru saiotan banatuta) musikarekin batera era globalizatuan.
    • Lehen Hezkuntzan 1.zikloan astean bi ordu eta berrogeita bost minutu (hiru saiotan banatuta), 2.zikloan astean hiru ordu (hiru saiotan banatuta) eta 3. zikloan astean hiru ordu eta hogei minutu (lau saiotan banatuta).  Bestalde, LH 2. zikloan (8 eta 9 urteko ikasleak) Gorputz Hezkuntza ingelesez ematen dugu astean bi orduz eta LHko 3. zikloan (10 eta 11 urteko ikasleak) Gorputz Hezkuntza ingelesez astean bi orduz eta Musika ingelesez astean ordu bat ematen dugu.
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) ingelesa maila denetan astean hiru ordu irakasteaz gain Gorputz Hezkuntza astean bi orduz  eta Musika arloa astean ordu bat ingelesez ematen dira.

Horrela  Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Bigarren Hezkuntzako  4. mailara, hau da 8 urtetik 16 bitartean gure ikasleak ingelesarekin duten harremana bikoiztu egiten dugu.

  • FRANTSESA

    Ikastetxean frantsesa hautazko arlo modura eskaintzen dugu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailatik aurrera.