Naturak eskainitako elementuekin matematikak lantzen hasi gara 5 urteko gean. Gogotsu hasi dugu ikasturtea!
Ikasturte honetan ere , gogotsu ekin diogu Psikomotrizitatearen abenturari. Babesetik abiatuta erronka berriei aurre egiten.Poza eta jolasa… ikasturte berriaren pizgarria.
Eskolako hormetatik kanpo ateratzea etengabeko abentura izaten da egunero…. gaurkoan, ezusteko handia hartu dute 4 urteko haurrek. Txoria hilda aurkitu dute: zergatik hil ote da? Zer gertatu zaio? Irudimena martxan jarri eta norberak bere hipotesia eman du, eta...
Benetako ikaskuntza norberak bere bizipenetatik egiten duena da, batzuetan nahikoa da magiari ateak zabaltzea., begiak ireki eta inguruan dugunetaz gozatu …argiak, koloreak, usainak, bizidunak, bizigabeak…Hara hiru urtekoek aurkitu dutena!