Eskolako hormetatik kanpo ateratzea etengabeko abentura izaten da egunero…. gaurkoan, ezusteko handia hartu dute 4 urteko haurrek. Txoria hilda aurkitu dute: zergatik hil ote da? Zer gertatu zaio? Irudimena martxan jarri eta norberak bere hipotesia eman du, eta elkarrizketa aberatsa sortu da elkarren artean. Txoria goxo egon dadin ere estaltzea pentsatu dugu. Bizitzaren eta heriotzaren artean dagoen muga fina ere izan dugu hizpide… Ikasten ari gara, bizitzatik eta bizitzen ikasten…
Tailerren garapena bezain garrantzitsua da prestaketa.... Badator Picassoren tailerra Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrentzat!
27
0

Artea, edozein izanda ere estiloa, haurren eskuetan jartzen dugu. Abstrakzioak ere badu lekua 4 urteko haurren buru eta eskuetan.
31
0

Belaunaldien arteko topaguneak sortzen... ikasitakoa sakon eta luzaroan geratzeko gako nagusietako bat.
48
0

Etapa baten amaiera beti izaten da berezia, beste bat hasi behar baitu. Ospatuko dugu atzekoari amaiera eman eta berria hasteko?
Giocondaren parrea, Notre Dame berriaren xarma, Senaren dotorezia, Eiffel dorrearen sendotasuna, Disneyko fantasia ... ahaztezinak izango ditugu.
128
29
