Ausartak ausartak beti aurrera goaz….! Abestiak dioen moduan, momentu zailak gainditu ditugu. Orain pozik, elkarrekin, harremanetan eta konfiantzazko giroan esperientziak partekatuz hazten ari gara.

Zein pozgarria normaltasuna pixkanaka-pixkanaka berreskuratzea! Atzo bi urteko haurren familiekin elkartu ginen, haien garapena denon artean hobeto ulertzeko. Funtsezkoa da gure haurrak beren garapenean non dauden ulertzea eta jakitea, horrela errazago eta hobeto...

Edertasuna objektuen ezaugarri jakin bat da: ezaugarri horri esker, objektuak atsegingarriak izan ohi dira zentzumenentzat. Gizakiak atsegin hartzen du ederrak, atseginak eta erakargarriak iruditzen zaizkion objektu horien aurrean. Edertasuna termino abstraktua da,...

5 urteko baratzean ekainean landatu genuen kalabazina atera da. Denok probatzeko nahikoa ez zegoenez, artelan bat egitea bururatu zaigu: tenperaz estanpazioak egin ditugu barazki honekin. Nola gozatu duten gure haurrek!