Edertasuna objektuen ezaugarri jakin bat da: ezaugarri horri esker, objektuak atsegingarriak izan ohi dira zentzumenentzat.

Gizakiak atsegin hartzen du ederrak, atseginak eta erakargarriak iruditzen zaizkion objektu horien aurrean. Edertasuna termino abstraktua da, behaketaren ondoren hautematen duguna. Sorkuntzak eta eraikuntzak garrantzi handia du psikomotrizitate gelan. Garena eraiki eta sentitzen dugu, eta gure eraikuntzek gure ”nia” erakusten dute.
Hona hemen pasa den asteko saio baten eraikuntza zoragarria. Zer hautematen duzue eraikuntza hau begiratzean?
Ordenaren printzipioa, xehetasunen kalitatea, harmonia…

« Eraikitzen duguna gara »