Udazkenean natura kolorez janzten da, marroiak, gorriak, laranjak, horixkak… Udazkena lantzea klasiko bat da haurtzaroan, hostoak, pinaburuak…biltzea, bilatzea, sailkatzea. Esperientzia hori basoan, naturan egiten bada, ikaskuntza bikoiztu egiten da, oroitzapen iraunkor eta esperientzia sentsorial eta kognitibo handi bat sortuz.