Udazkenean natura kolorez janzten da, marroiak, gorriak, laranjak, horixkak… Udazkena lantzea klasiko bat da haurtzaroan, hostoak, pinaburuak…biltzea, bilatzea, sailkatzea. Esperientzia hori basoan, naturan egiten bada, ikaskuntza bikoiztu egiten da, oroitzapen iraunkor eta esperientzia sentsorial eta kognitibo handi bat sortuz.
Elkartasunaren garrantzia landu ondoren, azoka solidarioa antolatu dugu
eta bertan bildutako dirua Darahli elkarteari emango diogu Saharako
errefuxiatuei laguntzeko.
Azokan guk egindako pitxiak eta ekarritako liburuak eta jostailuak; etxean
prestatutako bizkotxoak eta tortilllak saldu ditugu.
Giro paregabea izan da eta horregatik, 6. mailako ikasleok eskerrak eman
nahi dizkizuegu, zuetako askoren partaidetza oso baliagarria izan baita.

6. mailako ikasleok nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzen duen Inspira STEAM proiektuaren saioetan parte hartu dugu.
Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, eta gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea du helburu, batez ere nesken artean.
Eskerrik asko Noelia, Cristina eta Ana, zuen aholkularitza eta formakuntza zoragarria izan baita.

Buztina, kartoia, horma biluziaren gonbidapena.... abstrakzioak haurren irudimenaren muga guztiak hausten ditu.

Tailerren garapena bezain garrantzitsua da prestaketa.... Badator Picassoren tailerra Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrentzat!

Artea, edozein izanda ere estiloa, haurren eskuetan jartzen dugu. Abstrakzioak ere badu lekua 4 urteko haurren buru eta eskuetan.

Belaunaldien arteko topaguneak sortzen... ikasitakoa sakon eta luzaroan geratzeko gako nagusietako bat.
