Finlandiatik Euskal Herrira etorri diren hezkuntzako irakasle eta ikasleen bisita izan dugu aste honetan Zumaienan. Bertako hezkuntza sistema ezagutzea izan dute helburu bidaia honekin, eta 3 ikastetxe bisitatu dituzte Ekogunearen (@kutxafundazioa ) laguntzaz.

Jakina da Finlandiako hezkuntza sistema erreferentzia garrantzitsua dela mundu mailan, eta plazer bat izan da guretzat gure proiektua beraiekin partekatzea: izan ere, gure barruko zein kanpoko espazioak (Baso Magikoa) erakusteko aukera izan genuen, haien erabilera pedagogikoa azpimarratuz gure eguneroko lanean. Eskolako etapa guztietako ikasleek ere izan zuten aukera haiekin solasean aritzeko.

Beti adierazten dugunez, esperientzia hauek gure eguneroko lanean jarraitzeko indarra ematen digute, eta beraiekin elkarlana bideratzeko harremanak sortu ditugu. Gure hurrengo erronka Finlandiara bisita antolatzea izango da, bertako eskolen funtzionamendua ezagutzeko.