Harridura ezinbesteko elementua da haurraren ikaskuntza-prozesuan. Harridura, motibazio-motorra da, baita ezagutza-nahia ere. Haurra libre sentitzen denean eta egiten duenaz gozatzen duenean, horretarako borondatea duelako, ilusioak eta motibazioak harriduraren eta jakin-minaren zentzua indartzen dute.
Eskolak oparitzen dituen esperientziak, haurraren emozioa, harridura eta motibazioa piztuta mantentzen ditu, hauek izanik ikaskuntza esanguratsuaren oinarri.