UKRAINIA-EUSKADI ELKARTEAREKIN egindako ekitaldiarekin eta sinatutako elkarlanerako hitzarmenarekin itxi dugu BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. 

Urtarrilaren 30ean Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin Zumaiako kaleetan zehar manifestaldi bat egin genuen “ZUMAIENA GERRA GUZTIEN AURKA” lelopean. Urtarrilaren 31ean, berriz, UKRAINIA-EUSKADI ELKARTEAREKIN ikastetxeko aretoan egindako ekitaldiarekin eman diogu itxiera BAKEAREN NAZIOARTEKO egunari.

Orain dela urtebete hasitako gerraren ondorioz milioika pertsonak jasaten ari diren sufrimenduaren berri eman digute elkarte horretako kideek. Gure aldetik, laguntza ematen jarraitzeko konpromisoa aldarrikatu dugu, beste aldera begiratu gabe. Valentyna Zaichenko Elkarteko kidea izan da bertan eta, harekin batera, gaur gaurkoz Zumaian bizi diren Ukrainiako familien ordezkari batzuk ere.

UKRAINIA-EUSKADI ELKARTEAREKIN sinatutako akordio honen bidez, gizarte eraldaketaren aldeko gure konpromisoari eutsi nahi diogu, eta gure hondar alea ipini mundu hobe baten bidean.