“Eperrak baditüzü, bere bi hegalak,…” Ezagutzen duzue abesti hori? Eta “Mendian larrartean, aurkitzen da loretxo bat”? Honako hau? “Dana emon bihar jako maite dan askatasunari”. Bai, ezta? Atzean ezkutatzen dituzten esanahiak ere ba al dakizkizue?

Zumaienan euskara lantzeko eta hizkuntzarekiko kontzientzia garatzeko kultur transmisioa ezinbesteko tresna dugu. Horregatik, DBH 4. mailan, esterako, Erdi-Arotik hasi eta Frankismo garairainoko abestiak landu dituzte ikasleek: baladak, maite-kantuak, kopla zaharrak, bertso jarriak eta poesia soziala musikatuta entzunez, belarriak gozatu dituzte eta haien letren esanahian murgildu dira. Opari gisa, abenduan, euskararen egunaren baitan, Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren eskutik zuzenean gozatuko ditugu kantuok. Kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko!