“Eperrak baditüzü, bere bi hegalak,…” Ezagutzen duzue abesti hori? Eta “Mendian larrartean, aurkitzen da loretxo bat”? Honako hau? “Dana emon bihar jako maite dan askatasunari”. Bai, ezta? Atzean ezkutatzen dituzten esanahiak ere ba al dakizkizue?
Artea, edozein izanda ere estiloa, haurren eskuetan jartzen dugu. Abstrakzioak ere badu lekua 4 urteko haurren buru eta eskuetan.

Belaunaldien arteko topaguneak sortzen... ikasitakoa sakon eta luzaroan geratzeko gako nagusietako bat.

Etapa baten amaiera beti izaten da berezia, beste bat hasi behar baitu. Ospatuko dugu atzekoari amaiera eman eta berria hasteko?
Giocondaren parrea, Notre Dame berriaren xarma, Senaren dotorezia, Eiffel dorrearen sendotasuna, Disneyko fantasia ... ahaztezinak izango ditugu.

Azken asteetan LH 2.mailan Erronketan lanbideen inguruan lanean aritu gara eta gurasoak gonbidatu ditugu euren lanbideez hitz egitera. Atsegin handiz entzun ditugu beraien eguneroko kontuak eta bitxikeriak. Eskerrik asko!
