Azken egunetan, hezkuntza munduko nazioarteko 100 profesionaletik gora egon gara elkarturik Zumaienan, NAZIOARTEKO UNESCO IKASTETXEEN KONGRESUAN. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburua eta sailburuordea ere bertan izan dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariekin, Foru Aldundiko Ingurumen saileko ordezkariekin eta Zumaiako Udaleko ordezkariekin batera, besteak beste.
Hezkuntzari zuzenduriko kongresu honetan, gaur egungo eskola eta gizarteko beharrak aztertzeaz gain, etorkizunerako hezkuntza oinarriak ezarri ditugu.
Hau guztia Zumaienan antolatzea izugarrizko lana izan da, eta urtean zehar egindako lanaz gain, lau egun hauetan ikastetxeko langile asko izan gara goizetik gauera topaketa antolatzen.
Jakin ezazue, ordea, merezi izan duela, egindako lan guztiak gure hezkuntza eredua aberasteko balioko digulako, baita gure hezkuntza komunitatea indartzeko ere…eta nola ez, gure ikasleak, zuen seme-alabak, bai era pertsonalean eta baita arlo akademikoan aberastuko dituen hezkuntza eredu bat garatzeko ere.
Zumaiena proiektua indartzeko eta garatzeko konpromisoarekin jarratuko dugu aurrerantzean ere. Ez izan horren zalantzarik.
Izan dezuela oporraldi bikaina!
GORA ZUMAIENA!