Eraldaketa pedagogiko arrakastatsu bat bideratzeko, ezinbestekoa da arlo ezberdintako profesionalek ikertu eta garaturiko lanak ezagutzea eta gure eguneroko lanetan txertatzea. Orain dela urte batzuk Zumaienan KONFIANTZAREN PEDAGOGIA-rekin hasitako eraldaketa pedagogikoak aurrera jarraitzen du eta, bide horretan, Madrilen antolatutako hezkuntza topaketa batean hartu dugu parte. Hizlari ezberdinen artean, Chema Lázaro izan da. Lehen hezkuntzako irakaslea izateaz gain, Neurodidaktika masterreko arduraduna da Unibertsitatean, eta hezkuntzako “Sari Nazionala” lortu zuen 2013an.

Neurohezkuntzak hezkuntza-prozesuek burmuinean uzten dituzten arrastoak aztertzen ditu, eta arrasto horien eta gure jokabidearen arteko harremanak nolakoak diren aztertzea du helburu. Pertsonen Ikaskuntza prozesuaren ikerketa zientifikoan oinarritzen da neurohezkuntza, azken finean.

Pandemiaren ondorioak atzean uzten ari garen momentu honetan, indarrez helduko diogu berriz hasitako ibilbideari.