Hezitzaileontzat oso garrantzitsua da gure ikasleek inguruan dauzkagun errealitate guztiak ezagutzea eta errealitate horiekin malguak eta kritiko-analitikoak izatea. Horrekin lotuta, bakearen egunean egin genuen bezala, Aita Mari proiektuaren baitan, SMH egiten ari den lan gogoratu diegu ikasleei. Gogoratu bakarrik ez; izan ere, horien lana eta esfortzuari garrantzia emateko, egunero ikusiko dugun sinbolo bat eraiki dute DBHko 1. mailako ikasleek “Las cosas de Valen” gidari dutela, “Dando vida a la Red” proiektuaren barruan. Atarian jarri dugu sinboloa, errefuxiatuen arazoa ez baita egun bateko arazoa bakarrik.
Zumaienatik irten eta herriko ondare kulturala ezagutzen ibili gara gaur goizean, bazter bitxiak ezagutuz eta haien istorioetan murgilduz.

Eskerrik asko Iñaki zure arte-tailerrako ateak irekitzeagatik. Asko ikasi dugu eta gure artelanetan eredutzat hartuko zaitugu. ARTISTA ZARA!

Pedagogia eta arkitekturaren arteko elkarlana nola sustatzen den hausnartzeko bildu gara kafe tertulian. HH eta LH-ko irakasle eta familiok gaiaren inguruan aritu gara Ahinitze Errasti Nondik arkitekturako kidearekin.

Zumaienan sareak osatzen jarraitzen dugu. Oraingoan, “ Magalean” Psikomotrizitate Erlazionaleko Espezialista taldearekin elkarlana sustatuko duen hitzarmena sinatu dugu. Bide horretan, Zumaienako Hezkuntza Komunitateak zubiak eraiki nahi ditu profesionalez osatutako talde honekin, Zumaienako komunitatearen artean prebentzio lana sustatzeko eta haien garapena bere osotasunean lantzeko.

Zein motatako materialak izan beharko lituzkete 2-3 urteko haurrek eskura?
• Ekintza propioa sortzen dutenak.
• Haurrak aktiboak eta parte-hartzaileak izatea laguntzen dutenak.
• Hipotesiak sortzeko aukera ematen dutenak.
• Autonomia ahalbidetzen dutenak.
• Interesa eta motibazioa pizten dutenak.
