Urtero bezala iritsi da matrikulazio garaia. Izena emateko epea urtarrilaren 17tik 28ra izango da eta 2022/2023 ikasturterako eskaerak bideratuko dira bertan. Ohar honekin batera hainbat ideia azpimarratu nahi ditugu:
- “Konfiantzaren Pedagogia” izeneko proiektu ikusgarrian murgildurik gaude. Profesional ezberdinekin elkarlanean, Zumaienako gure ikasleen hezkuntza eskaintza aberasten duten proiektu eraldatzaileak ari gara garatzen. Barruko zein kanpo espazioekin hezkuntza proiektua aberasten gabiltza. Gure haur eta gazteen ikasketa prozesua etengabe hobetzen jarraitzen dugu.
- Proiektu propioez gain mundu mailan arrakasta duten proiektuak barneratzen dihardugu. KIVA ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO PROGRAMA, esaterako.
- Zumaian eta zumaiarrekin osatutako proiektu partehartzailea gara. Guraso elkartearekin elkarlanean ari gara ikastetxearen oraina eta etorkizuna bideratzen.
- Batxilergoa ezarri zenetik, gure eskaintza 0-18 urte bitartekoa da, ibilbide osoa ikastetxe berean eta eraikin bakarrean egiteko aukera eskainiz.
- “Sukalde giroan” proiektuarekin gure ikasleen eguerdiko momentua aberastu dugu. Garaian garaiko produktuak erabiltzeaz gain, “0KM” politika ezarri dugu, eta sukaldariak egunero prestatzen du gure ikasleentzako bazkari goxoa.
- Zumaian errotutako lan talde finkoak egiten duen tutoretza-lan pertsonalizatuari esker, koherentziaz eta elkarlanean arituz, maila akademiko bikaina lortzen dute gure ikasleek, konfiantzazko giro batean lasai eta seguru haziz.
- D ereduko ikastetxe euskalduna izanik, euskara eta euskal kultura bultzatzeaz gain, ingeleraren erabilera era berezian sustatzen dugu. Alde batetik, erabilera goiztiarra indartu dugu eta, bestetik, etapa desberdinetan hainbat ikasgai ingeleraz irakasten dira.
- Familien beharrei erantzun asmoz, “lan-egutegi” zerbitzua bideratu dugu. Hau da, opor garaian (irailean, Gabonak, Aste Santua, ekaina edota uztailean) ikasleek kalitatezko aisialdia izateko aukera dute gure ikastetxean.
Hurrengo ikasturteari begira matrikulatzeko garaian dagoen alaba edo semerik baduzue ikastetxeko idazkaritzara hurbiltzea eskertuko genizueke. Bide batez, egoera berean dagoen familiakideren edo lagunen bat baduzue ere, informazio hau helaraztea eskertuko genizueke.
MATRIKULAZIOA
Urtarrilaren 17tik 28ra
ATE IREKIAK
Urtarrilaren 22an larunbatez edo familiarekin beste egun bat adostuz
Bizi dugun egoera dela eta, banakako bilera bat adostu daiteke arreta pertsonalizatua eskaintzeko, zuek nahi duzuen egun eta orduan. Ate irekien egunean etorri nahi baduzue, lehenago deitu beharra dago aforo mugatua izango delako egun horretan (ikastetxea@zumaiena.eus edo 943860462 ).
Deialdi hau 2020 eta 2021ean jaiotako haurrak matrikulatzeko dago bideratuta gehienbat: edonola ere, 2019an jaiotako haurrak edo beste mailetako haur eta gazteak matrikulatzeko aukera ere irekia egongo da.
Informazio gehigarria nahiko bazenute jarri gurekin harremanetan:
– Eskola ordutegi zabala: Iraila, Gabonak, Aste Santua, ekaina edo uztailean HH eta LH-
ko ikasleak eskolara ekartzeko zerbitzua.
– Goizeko zaintza zerbitzua (07:30-09:00)
– Haur eskolako ordutegi eta egutegi zabala (07:30-18:00)
– “Zorionak zuri” ekimena
– “Sukalde giroan” jangela zerbitzua
– Psikomotrizitate terapeutikoa
– Guraso eskolak: hezitzaile eta familien arteko kafe tertuliak, tailerrak, hitzaldiak…
Matrikula egiteko aukerak:
- Ikastetxeko idazkaritzara hurbil zaitezkete azpian azaltzen den dokumentazioarekin. Idazkaritzako ordutegia: egunero 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara
- On-line ikastetxeko web gunean zabalik dagoen atalera joz eta bertako pausoak jarraituz.
_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
HAURRA MATRIKULATZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
● HAURRAREN AITA, AMA EDO LEGEZKO TUTOREAREN N.A.N.AREN FOTOKOPIA.
● HAURRAREN ETA BERE GURASOEN EDO LEGEZKO TUTOREAREN FAMILIA LIBURUAREN FOTOKOPIA.
● FAMILIAREN ERROLDA AGIRIA (UDALETXEAN ESKATU BEHAR DA).
● FAMILIA UGARIEN KASUAN AGIRIAREN FOTOKOPIA.
● KONTU KORRONTEAREN ZENBAKIA (24 zenbakiak, IBAN zenbakia).
● BEHAR DEN KASUETARAKO, ALERGIA EDO GAIXOTASUN KRONIKOEN SENDAGILEAREN ZIURTAGIRIA.