MATRIKULAZIOA: Otsailaren 3tik 14ra

ATE IREKI AKTIBOAK: Otsailaren 1ean, larunbata

GOIZEAN: espazioak eta proiektua ezagutzeko aukera

  • 10:30ean             EUSKARAZ
  • 11:30ean             GAZTELERAZ

ARRATSALDEAN: Esperimentazio-tailer irekia

  • 17:00etan           Domoan

(herriko 0-2 urteko haurrentzat eta haien familientzat)

HAUR ETA FAMILIEN BEHARREI ERANTZUTEN DIEN 0-18 URTE BITARTEKO HEZKUNTZA-ESKAINTZA BATERATUA ETA MALGUA

Egungo errealitatea ez da erraza familientzat. Lana eta familia-bizitza uztartzeak zailtasun ugari ekartzen dizkie gurasoei. Horren jakitun, Zumaienaren helburu nagusia haur eta familien beharrei erreparatzea da, eta haiei ahalik eta ondoen erantzutea.

GAUZAK BESTE ERA BATERA EGIN DAITEZKEELA SINESTEN DUEN HEZKUNTZA-ERAKUNDEA

Gaur egun, inoiz baino gehiago, errealitatean moldatzeko tresnak eman behar dizkiegu haur eta gazteei. Hala, 0-18 urte bitarteko hezkuntza ibilbidea indartzea eta aberastea dugu helburu. Espazio hutsetik haratago, gure ikasleei hezkuntza eta heziketa prozesua aberastuko dieten proiektu eta eskaintza zabala dugu esku artean. HEZKUNTZA EGITEKO MODU BERRI BAT JARRIKO DUGU ABIAN.

IKASLEEI ORAIN ARTE ESKOLETAN IREKI EZ DIREN ATEAK IREKIKO DIZKIENA

KONFIANTZAREN PEDAGOGIAREKIN eta IKASTOLEN ELKARTEKO MATERIAL didaktikoarekin gure ikasleen ikas-prozesu akademikoa lantzen dugu egunerokoan, maila akademiko bikaina lortze aldera.

Teoriaz haratago, ordea, mundu errealean murgildu nahi ditugu ikasleak, benetako gizarte eragileen lana (ENPRESAK, EKINTZAILEAK, KULTURA ERAGILEAK) eskolan bertan ikusi eta haien proiektuetan parte har dezaten. Ikasleei aukera desberdinak emango dizkien programa zehatzak garatuko ditugu, IKASTEKO ETA LAN EGITEKO MODU BERRI ETA DESBERDINAK bideratuz.

GUZTIOK PROTAGONISTA GAREN HEZKUNTZA PROIEKTU KOOPERATIBOA

Hezkuntza komunitate batean, eragile guztiak dira beharrezkoak: hori da benetako arrakasta lortzeko bidea. Ikasle, irakasle eta familien arteko elkarlanaz gain, herria bera ere barne hartu behar dugu, Zumaiako eta inguruko elkarte, erakunde eta enpresekin elkarlanean. Zumaienan, EREDU PUBLIKO-KOMUNITARIOA sustatu nahi dugu, EGITURA BERRI BATEKIN eta SARE BERRIETAN barneratuz.

ORAIN ARTEKOA, HASIERA BESTERIK EZ DA IZAN

ZUMAIENA proiektuak ILUSIOA ETA ELKARLANA ditu oinarri. KONFIANTZAREN PEDAGOGIAREN gerizpean, hainbat proiektu landu ditugu azken urteotan. Azken hilabeteetan ere aurrerapauso nabarmenak eman ditugu:

  • 1.700 m2-ko obra burutu dugu Lehen Hezkuntzako espazioan. Hilabete askotako lan handiaren ondoren, dagoeneko gure ikasleak espazio berri hauetaz gozatzen ari dira, oinarrizko jakintza teorikoak errealitatearekin uztartuz.
  • Habiak Laborategi Eko-Esperimentala ere martxan daukagu: bertan, adin guztietako ikasleek askotariko aukerak izango dituzte metodo zientifikoa hasieratik bukaerara praktikatzeko, eta kontzientzia ekologikoan barneratzeko.
  • Familien beharrak oinarri hartuta, hainbat zerbitzu osagarri eskaintzen jarraituko dugu: egutegi zabala eta malgua, zaintza zerbitzuak ikasturtean zehar eta opor-garaietan…. Haur Eskolako zerbitzua ere DOAKOA izan daiteke Zumaienan.
  • Zumaiarrak gara, gure herria maite dugu, eta Zumaia eraikitzen jarraitu nahi dugu, herri proiektu KOMUNITARIO indartsu bat aurrera eramanaz.

Nahi duen familiak banakako bilera pertsonalizatua izan dezake, ondo datorkion egun eta orduan.

  • Hezkuntza-proiektu bateratua: eraikin bakarrean bateratzen ditugu hezkuntza-ibilbidearen etapa guztiak, lehen hilabeteetatik hasi eta unibertsitate aurreko adinetara iritsi arte.
  • Haur Eskolako DOAKOTASUNA” eta ordutegi (07:30-18:00) zein egutegi zabala: zuen familia-errealitateari ahalik eta egokien moldatzeko aukera eta malgutasuna eskaintzen dugu.
  • Eskola-egutegi zabala: Iraila, Gabonak, Aste Santua, ekaina edo uztailean HH eta LH-ko ikasleak eskolara ekartzeko zerbitzua.
  • Goizeko zaintza zerbitzua (07:30-09:00)
  • Sukalde giroan” jangela zerbitzua: garaiko eta bertako produktuekin, bertan prestatutako etxeko janaria.
  • Gurasoentzako topaguneak: hezitzaile eta familien arteko kafe tertuliak, tailerrak, hitzaldiak… 

Matrikula egiteko hainbat aukera dituzue: Ikastetxeko idazkaritzara hurbildu, 943 86 04 62 telefonora deitu edo ikastetxea@zumaiena.eus helbidera idatzi. Idazkaritzako ordutegia: egunero 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:00etara.