Naturak badu erakarri eta maitemintzen gaituen magia berezia. Gure barruarekin konektatu eta inguruarekin bat eginarazten gaituena. Ingurune naturalak egunero eskaintzen dizkigu altxor eta opari ahaztezinak, gure kuriositatea piztu eta gure usteak kolokan jartzen dizkigunak. Zer da? Nondik dator? Zientziak, hizkuntza, pentsamendua… guztia martxan jartzen da, naturak bere magiaz gure egunerokoa janzten duenean.