Urtero, abenduko opor aurreko igandean GABON JAIALDIA izaten dugu. Pandemia tarteko, 2020an ezin izan genuen elkarturik ospatu eta aurten ere, egoera ikusirik, ezin izango dugu aretoan egin. Azken momentura arte egon gara presentzialki egiteko aukera mantendu nahian, baina pandemiaren eboluzioa azterturik eta oraindik goranzko joera duela ikusirik, aurten ere talde bakoitzaren emanaldia aldez aurretik grabatu eta online ikusi ahal izango duzue asteburuan.

Horrekin batera, jakinarazten dizuegu AURTEN SORPRESA IKARAGARRIA izango dugula. Izan ere,  EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAI EZBERDINEK (OLENTZERO, BASAJAUN, SORGINAK…) gure BASO MAGIKOAREN berri izan dute, eta BERTARA ETORTZEA ERABAKI DUTE, ZUMAIAKO HAUR eta FAMILIEI BISITA EGITERA. Talde txikitan antolatuko da bisita, eta ordutegia erreserbatu beharko da. 

Ekintza honek helburu solidario bat izango du eta prezio sinboliko bat jarriko da (10 urtetik beherako haurrak 2€ eta gainontzekoek 3,5€), eta jasotako dirua, DARAHLI ELKARTEARI emango zaio.

BASO MAGIKOKO BISITA igandean izango denez, GABON JAIALDIA LARUNBATEAN (abenduak 18) emitituko da arratsaldeko 17:00etan. Igandean, berriz, FAMILIEK BISITA MAGIKOA egiteko aukera izango dute BASOAN, 15:00etik 20:00etara bitartean.

JAIALDIA ONLINE – Abenduak 18, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.

BASOKO BISITA MAGIKOA* – Abenduak 19, igande arratsaldean 15:00etik 20:00tara.

*BASO MAGIKOKO BISITA egin ahal izateko, ikastetxeko ataritik pasa beharko duzue astelehenetik ostiralera sarrerak hartu eta ordaintzera, honako ordutegian: 09:00-13:00 /14:45-17:00. Taldekatze guztiak abenduaren 16rako, ostiralerako, antolatu beharko dira (igandean ezingo da ordurik hartu). Bisitak 15-20 minutu inguru iraungo du.

Ospa ditzagun aurtengo Gabonak ere gure haur eta familiekin giro jator eta alaian.