Gaur egun, gizarteak pertsona aktiboak, eraikitzaileak, autonomoak, sortzaileak eta, arazoei aurre egiteko gai direnak eskatzen ditu…
Gaitasun horiek funtsezkoak dira pertsonaren garapen egoki eta osasungarrirako, baina baita ezinbestekoak ere ikaskuntza-prozesurako. Txiki-txikitatik landu beharreko gaitasunak, dira hauek, horretarako, haur-hezkuntzan material ez-figuratiboak eta egituratu gabeak erabiltzen ditugu, haurrak izaki aktibo, sortzaile eta eraldatzaileak bihur daitezen. Berreskuratutako materialei, bigarren bizitza bat eskaintzen diegu, eta sormen, eta jarduera iturri bihurtzen dira Zumaienan.