Dakizunenez, gure hezkuntza egiteko filosofian familiak parte aktibo zarete ikastetxeko egunerokoan. Pandemiak ez dizkigu gauzak erraz jarri, baina pixkanaka bada ere, hasi gara berriz ere bizipen- eta esperimentazio-tailerrak antolatzen, gure haurren eta gazteen ikaskuntza-prozesuan haratago joateko asmoz.

Halaber, badakizue zeinen garrantzitsua den haurren eta erreferentziazko helduen arteko atxikimendu lotura indartzea, zaintzea eta elikatzea… alde horretatik, ilusio handiz saiatzen gara haurren eta helduon arteko lotura hori aberastuko duten ekintzak prestatzen.

Dagoeneko baditugu programatuta hainbat tailer eta saio gure ikasleentzat eta, bereziki, gure eskolako txikienentzat. Pasa den astean, 3 urteko haurrek beraien familiakide eta andereñoekin ARGI TAILERRA egiteko aukera izan zuten. Magiaz betetako espazio batean arteak eta argiak bat egin zuten eta aukera amaigabeak eskaini zituzten jolasasaren bidez, elkarrekin, mundu berriak deskubritzeko.

Animatu eta parte hartu!