Pertsonak, balioan

Hezkuntza-proiektu bakar eta bitxia, non balioak pedagogiaren ikuspegitik modu berezian tratatzen diren, banakako trataeran eta talde dinamiketan. Ikastetxeko “Hezkuntza Curriculumean” txertatuta.

Pertsonak gara ( ikasle, guraso eta hezitzaile) proiektu honen egiazko protagonistak.

Proiektu global honetan ikaslea bere osotasunean hartzen dugu. Bakoitzaren baliabideetatik edo dohainetatik abiatuz pertsonaren garapenean eta bizikidetza balioak lortzen laguntzen duen proiektua.

Ikasleei prozesu pertsonalak eginaraziz, hainbat trebetasun bereganatzen laguntzen diegu: trebetasun emozionalak, kognitiboak, komunikaziorakoak, bizikidetzarakoak, eta bere nortasuna eraikitzekoak; nork bere burua bideratzen jakin dezan, bakarka nahiz taldean.

Goian aipatutako hezkuntza-helburu nagusiez gain, hezkuntzaren kalitatean eragin zuzena duen alderdi hauek ere hartzen ditugu kontuan: genero-analisia, berdintasunezko harremanak, auto ezagutza, nortasunaren eraikuntza, emozioen kudeaketa eta mugen eraikuntza, bizikidetza demokratikoa eta kulturartekotasuna, gatazken prebentzioa eta konponbide baketsua, ikasleen protagonismoa eta haien auto erregulazioa, ezagutzaren eraikuntza eta kudeaketa, erantzukizun partekatua, eta komunikazioa, bere oinarrizko arauak barne.

Hori guztia aurrera eramateko pertsonaren garapen osorako bost eremutan oinarritzen gara eta eremu bakoitzean tresna ezberdinez baliatzen gara: ADIMENA, GORPUTZA, EMOZIOAK, IDENTITATE PERTSONALA , ESPARRU SOZIALA.

Sustatua eta finantzatua:

pertsonak_balioan_sustatuta