Urtero ikasturtea hasterako gure seme-alabek behar izango dituzten liburuen kudeaketa egin behar izaten dugu.
Ikastetxe mailan familiengan liburuak erosteak suposatzen duen eragin ekonomikoaz kontziente izanik eta kontutan izanik ikasleen ikasketetarako liburuez gain gaur egun, alde batetik ikasleekin lan egiteko metodologia berriak erabiltzen dituztela, adibidez, Ikasketa Kooperatiboa, eta bestalde geletan ezarri dituzten baliabide teknologiko berriek irakasteko zabaltzen dituen aukeren ondorioz, azken urteotan hainbat pauso eman dituzte aipatutako kostua gutxitzea eragiteko asmoz.
Aipatutakoa kontutan harturik eta norabide berean beste urrats handi bat emanez, oraingo honetan Guraso Elkarteak gaia aztertu ondoren ikasturte hasieran liburuen erosketan familien gastua gutxitzeko, “Denok Irabazle” proiektua martxan jarriko du 2016-17 ikasturterako.
Proiektuaren helburua:
Familia guztiek beraien seme-alaben liburuak erosterakoan gutxiago ordaintzea. Hau gauzatzeko etapa guztietako ikasleak berriz erabili daitezkeen liburuak ikasturte amaieran eskolan utzi beharko dituzte eta ikasturte berriaren hasieran maila horretan berrerabili daitezken liburuak jasoko lituzke.
Horrela denak izango gara, kate-erraldoi baten parte eta liburuak ez dira “nireak” izango, baizik eta “gureak”.
Bestalde, berriz erabili ezin daitezkeen liburuz ere Guraso Elkartea arduratuko litzateke, erosi, gurasoetatik liburuen ordainketa kudeatzen eta besteekin batera ikasturte hasieran banatzen.
Proiektuaren ezaugarri nagusiak:
EKONOMIKOA: Salneurri merkeagoa DENONTZAT.
EROSOAGOA: Liburuak ez ditu familia bakoitzak erosiko. Ikasturte hasieran, jasoko ditu ikasle bakoitzak.
JASANGARRIAGOA: Liburuak berrerabili egingo ditugu. Liburu denak geletan utziko ditugu.
EKITATIBOA ETA KOLEKTIBOA: Denok kate erraldoi baten parte gara. Argitaletxeek ezarritako aldaketen aurrean, malgutasuna izateko aukera.
BALIO-HEZIKETA: Gure seme-alabek liburuak berriz erabili ahal izateko zaindu egin behar direla ikasiko dute.
Programazioa:
OTSAILA- MARTXOA :Lan taldeak osatuko dira.
Gela bakoitzeko bi ordezkari aukeratuko dira, boluntariorik ez balego, bozketa baten bidez.
Berrerabili daitezkeen liburuen zerrenda eskuragarri jarriko dugu.
Familiei etxean dauzkaten liburuak eskolara ekartzea eskatuko zaie.
EKAINEAN: Kurtso bukaeran, liburuak eskolan utzi edo ekarri beharko dira.
Liburuen egoera ikusiko da. Liburuen eskaera egingo da (Elkar).
UZTAILEAN: Gurasoek liburuen ordainketa egingo dute.
IRAILEAN: Liburuen paketeak egingo dira. Liburuak ikasle bakoitzari banatuko zaizkie.