Azken ikasturteetan Gaztelera eta Euskara arloetan Irakurketa Tailerra izeneko proiektu bat landu izan da.
Alde batetik ikasleen IRAKURZALETASUNA piztu nahi da, horretarako, ikasleak ahalik eta testu genero aukeraketa interesgarrien eta aberatsena irakurtzera bultzatuz.
Astero irakurketa saio bat izaten dute ikasleek. Saio hauetan, irakurri ondoren, testu tipologia lantzen da eta sarritan irakurritako testuekin erlazionaturiko ekoizpen idatziak sortzen dituzte . Horrela, irakurketarako zaletasuna eta ikasleen jakin min naturala suspertzeaz gain, testu mota desberdinen inguruko hausnarketan trebatzen ditugu ikasleak. Izan ere, irakurtzea plazer bihurtu eta modu eraginkorrean irakurtzen ikastea dira tailer hauen amaierako helburuak.