Psikomotrizitateak haurraren garapenean garrantzi berezia dauka. Horretarako, gaian espezializatutako irakasle bat eta psikomotrizitate gela bat daukagu. Baina zertarako psikomotrizitate erlazionala?
- Jolasaren bitartez haurrak, ukitu, sentitu, manipulatu, esperimentatu… egingo du, objektuekiko harremanetan bere pentsamendua garatzeko aukera egokiak aurkituz. Gainera, espazioa esploratuz, bere ahalmen motrizak ere landuko ditu.
- Psikomotrizitate erlazionalak, gaitasun komunikatiboa ere garatzen laguntzen du: gertaerak imajinatuz, besteei adieraziz, interpretatuz… gainera, lagun arteko jolasaren bitartez, gizarteratzeko trebetasunak ere landu ahal izango ditu.
- Jolasaren bitartez haurrak bere nahiak, bere inguruko gertaerak, bere esperientziak, sentipenak… kanporatzen ditu. Hala, irakasleak, haurrak barneratutako zailtasunak edo blokeoak aurki ditzake eta hauek gainditzen lagundu.