Elikadura ohitura osasuntsuak lantzeko asmoz izendatu zen frutaren eguna. Frutaren eguna, asteartetan izan ohi da eta ikasleek aurrez hitzarturiko fruta ekarri behar izaten dute. Denak, elkarrekin eserita, fruta mota guztiak jateko ohitura hartzen dute.
Honekin batera, zenbait balore lantzen dira:
- Fruta gustura jaten ikastea.
- Eserita jatea.
- Fruta amaitu arte ez tokitik altxatzea.
- Gustatzen ez bazaie ere, janaria probatzen ohitzea.
- Murtxikatzeko ohitura egokiak.