Prebentzio goiztiarrak garrantzi berezia du Haur hezkuntzan. Proiektu honen helburua, haurrek izan ditzaketen aho ohitura desegokiak ekiditea da: txupete eta biberoiaren gehiegizko erabilera, aho arnasketa, irensteko funtzio eskasa edo eza, mukiaren neurrigabekeria, onikofagia (azazkalak jatea) eta queilofagia (ezpainei koska egitea). Guzti honek, haurraren mintzairan zailtasunak eragin ditzake, eta baita haurraren ahoaren itxura aldaketan ere.