Besteak beste, urtero ekimen hauetaz arduratzen da Guraso Elkartea:
Ikasleen prestakuntzarako ekintza osagarriak:
Ikastetxearen eskaintza aberasteko eta ikasle prestakuntza osatzeko hainbat ikastaro antolatzen ditugu, eskola ordutik kanpo, ikasleen ordutegiaren barnean eta uztailean.
Orduz kanpo eta uztailean (eskolaz kanpoko ikastaroak): mekanografia, xakea, robotika, ingelesa, e.a.
Ordutegi barnean (DBHko ikasleentzako ikastaro trinkoak): sorospena, defentsa pertsonala, robotika eta programazioa, ekintzailetasuna, Zumaiako historia, oinarrizko joskintza, e.a.
Hitzaldiak:
Adin desberdineko seme-alabak dituzten gurasoentzako jakin mina, kezkak, zalantzak.. sortzen dituzten gaien inguruko hitzaldiak antolatzen ditugu. Gai desberdinak jorratzen dira,beti ere, aditu baten gidaritzapean.Hala nola azken urteotan heziketarekin lotutakoak, guraso eta seme-alaben arteko harremanak, teknologia berriak, gatazken trataera, e.a.-en inguruko gaiak landu dira.
Liburuen kudeaketa:
“Denok Irabazle” proiektua.
Jaiak eta ekitaldiak:
Ikastetxeko zein euskal ohituretan oinarritutako jaien antolaketan parte hartu: Inauterietako txokolatadak, Sta. Joakina eguna, Sto. Tomas, Olentzero.
Eskolako txandalen kudeaketa.
Ikastetxean hobekuntzak gauzatzen lagundu:
Ikastetxeko zuzendaritzarekin elkarlanean, gure seme-alaben hezkuntza eskaintza osatzeko azpiegituren, instalakuntzen, baliabideen … hobekuntzan eragileak gara. Horretarako, besteak beste, gure baliabide ekonomikoen zati bat kirol eta teknologia inguruko ekipamenduetara bideratzen dugu.