
Euskara gurea da, lehen, orain eta beti. Euskara gurea da, eskola-egunetan eta oporretan. Bagoaz merezitako atsedenaldia hartzera, baina euskara gurekin eramango dugu beti, bihotzean, ahoan eta belarrian. Euskaraldiaren oihartzuna gure eztarrietan entzungo da, goazen lekura goazela. Euskarak izana ematen digulako, eta guk, berriz, euskarari izena eta hegalak ematen dizkiogulako. Gora oporrak!

Jolasaz hitz egiten da maiz, ikaskuntza formalaren baitan atsedena hartzeko momentu bezala. Baina umeentzat, jolasa da ikaskuntzarik formalena, seriotasun handiz hartu beharrekoa. Jolasa, berez, haurrek egin behar duten lana da.

Elkartasunaren garrantzia landu ondoren, azoka solidarioa antolatu dugu
eta bertan bildutako dirua Darahli elkarteari emango diogu Saharako
errefuxiatuei laguntzeko.
Azokan guk egindako pitxiak eta ekarritako liburuak eta jostailuak; etxean
prestatutako bizkotxoak eta tortilllak saldu ditugu.
Giro paregabea izan da eta horregatik, 6. mailako ikasleok eskerrak eman
nahi dizkizuegu, zuetako askoren partaidetza oso baliagarria izan baita.
