Bertsolaritza

bertsolarirtza
2004. urtean hasita Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailetan bertsoak era berezian lantzen ditugu proiektu baten bidez , bertsolaritza mundua ezagutuz. Hau dena aurrera eramateko zenbait bertsolarien laguntza izaten dugu, besteak beste, Iñaki Gurrutxaga, Jon Martin edo Jokin Uranga. Hauek hamabostean behin etortzen dira eskolara gure ikasleekin zuzenean aritzeko eta etortzen ez diren astean irakasleok ematen dugu saio hau.Proiektu honen helburuak hauek izanik: euskal kultura eta bertsozaletasuna sustatu, ahoskotasuna hobetu, jendeaurrean hitz egiteko trebezia landu, talde lana bultzatu…

Bertsolarien laguntzaz bertsoak osatzeko kontutan izan behar diren arauak lantzen ditugu ( oinak, puntuak, neurriak, doinuak…), ahaztu gabe azken helburua jendeaurrean abestea dela. Helburuenetako bat hau izanik doinu berriak ikasi eta erabili beharra izaten dute. Guzti honen emaitza bi modutara aurkezten dugu, alde batetik beraiek idatzitako bertsoak Bertsometa liburuan argitaratuz eta bestetik, ahoz eta jendearen aurrean eskeinitako bertso emanaldian. Gure Aretoan maiatzean eta arratsaldez gela bakoitzeko ikasleek taldeka gai baten inguruan bertsoak kantatzen dizkigute.

Bukatzeko, esan dezakegu oso esperientzia polita eta aberasgarria dela ikasle, irakasle, guraso eta jende ororentzat.