Kepa Zabalegi eta Eli Alkorta senar-emazteek sortutako Gipuzkoako tximeleten erakusketa bikaina izan genuen Baso Magikoan azaroko azken astean. Azken hamarkadetan Europako tximeleten %30 gutxitu dela kontuan hartuta, orain dela 45 urte jasotako eta izendatutako 98 tximeletaren bildumarekin erakusketa bat antolatzea erabaki zuten, tximeleten zaintza sustatu eta gizartea kontzientziatzeko helburuarekin: tximeleten bizitzaren faseak, gaur egungo egoera, hauek zaintzeko gomendioak… eta beste hainbat informazio partekatzeko aukera izan dute ikastolako adin desberdinetako ehunka ikaslek.
Duela bi urte hostoen erakusketa ekarri ziguten Kepak eta Elik; aurten, berriz, tximeleten erakusketa zoragarri hau. Gure natura eta ekosistema ulertu eta zaintzeko aukera paregabea eman digute aurten ere.
Mila-mila esker, bikote, zuen jakinduria eta ilusio guztia gurekin partekatzeagatik! Aurrerantzean ere, elkarlanean jarraituko dugu gure ikasleei bizipen esanguratsuak eskaintzeko bidean.