Joan den azaroaren 7an, DBHko 3.mailako gure ikasleek jakin-minez eta harriduraz beteriko goiza bizi izan zuten Zientziaren Asteko tailer zientifikoetan, Tabakalerako eraikinean.

Energia berriztagarriekin esperimentatu zuten, soinuaren propietateak aztertu zituzten eta gure munduari forma ematen dioten materialak hurbiletik ikusi eta ukitu zituzten. Baina, batez ere, zientzia nonahi dagoela ohartu, ulertu eta sentitu zuten.