Badakigu emozioen kudeaketa oso garrantzitsua dela bizitzan. Gure ikasleen ikasketa prozesuan ere hori oinarrizkoa da; izan ere, emozioen kudeaketa egoki bat egiteko gai diren ikasleak gustura sentitzen dira. Atseginez egiten diren gauzak pertseberantziaz eta motibazioz egiten dira, horregatik, ikasgaietan lantzeaz gain, tutoretza saioetan emozioen kudeaketa lantzeko dinamikak egiten ditugu. Hemen doakizue emozioen lanketarako DBH 1. mailako ikasleek egin duten dinamika baten bideoa.
Belaunaldien arteko topaguneak sortzen... ikasitakoa sakon eta luzaroan geratzeko gako nagusietako bat.
38
0

Etapa baten amaiera beti izaten da berezia, beste bat hasi behar baitu. Ospatuko dugu atzekoari amaiera eman eta berria hasteko?
Giocondaren parrea, Notre Dame berriaren xarma, Senaren dotorezia, Eiffel dorrearen sendotasuna, Disneyko fantasia ... ahaztezinak izango ditugu.
123
28

Azken asteetan LH 2.mailan Erronketan lanbideen inguruan lanean aritu gara eta gurasoak gonbidatu ditugu euren lanbideez hitz egitera. Atsegin handiz entzun ditugu beraien eguneroko kontuak eta bitxikeriak. Eskerrik asko!
34
0
