
MATRIKULAZIOA: Otsailaren 2tik 13ra
ATE IREKIAK: Otsailaren 7an, larunbata, edo familiarekin beste egun eta ordu bat adostuta.
Nahi duen familiak banakako bilera pertsonalizatua izan dezake, ondo datorkion egun eta orduan. Ate irekien egunean etorri nahi baduzue, berriz, otsailaren 7an, bisita-ordu ezberdinak antolatu ditugu.
Otsailak 7, larunbata:
- 10:00etan EUSKARAZ
- 11:00etan GAZTELERAZ
Deialdi hau 2024an eta 2025ean jaiotako haurrak matrikulatzeko dago bideratuta gehien bat: edonola ere, beste mailetako haur eta gazteak matrikulatzeko aukera ere irekia egongo da (3 urtetik DBH 4 arte).
- Hezkuntza-proiektu bateratua: eraikin bakarrean bateratzen ditugu hezkuntza-ibilbidearen etapa guztiak, lehen hilabeteetatik hasi eta unibertsitate aurreko adinetara iritsi arte.
- Haur Eskolako “DOAKOTASUNA” eta ordutegi zein egutegi zabala (07:30-18:00): zuen familia-errealitateari ahalik eta egokien moldatzeko aukera eta malgutasuna eskaintzen dugu.
- Eskola-ordutegi zabala: Iraila, Gabonak, Aste Santua, ekaina edo uztailean HH eta LH-ko ikasleak eskolara ekartzeko zerbitzua.
- Goizeko zaintza zerbitzua (07:30-09:00)
- “Sukalde giroan” jangela zerbitzua: garaiko eta bertako produktuekin, bertan prestatutako etxeko janaria.
- Gurasoentzako topaguneak: hezitzaile eta familien arteko kafe tertuliak, tailerrak, hitzaldiak…
Matrikula egiteko hainbat aukera dituzue: Ikastolako idazkaritzara hurbildu, 943 86 04 62 telefonora deitu edo ikastola@zumaiena.eus helbidera idatzi. Idazkaritzako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:00etara.