Iazko ikasturtetan, Zumaiena Ikastolan Ekolaborategia izeneko espacio berritzailea jarri genuen martxan: etapa guztien arteko elkarlanerako diseinatutako espazio hau Garapen Jasangarriko Helburuak gauzatzeko helburuz sortu zen, sormena, konpetentzien garapena eta ekimena oinarri harturik. Ikasturte honetan, pauso bat aurrerago eman dugu eta proiektuaren bigarren faserari ekin diogu: izan ere, gure lurraldearen ezagurri geografiako eta metereologikoak ez dituzten hainbat lurralde daude mundo zabalean, eta landare zein haziak hazteko modu alternatiboak aztertzen aritu gara. Ikerketa-prozesu horretan, Hidroponia delako sistemarekin egin dugu topo, ia lurrik gabe eta oso ur gutxirekin haziak eta landareak hazteko aukera ematen duena.