4.DBHko ikasleek MathCityMap aplikazioa ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan dute Zumaian zehar  “ibilaldi matematiko” bat eginez. App horren bidez, ikasleek ikasgelatik kanpo aplika ditzakete matematikako ezagutzak, eta euren ingurunea matematikaren ikuspegitik deskubritu dezakete. Jardueraren diseinatzaileak ikasle hauek izan dira: Oier Aizpurua, Manex Narbaiza, Alain Castillo eta Aran Noriega.
Bejondeizuela. Lan bikaina!